Espainiako Poliziak operazio zabala egin du gaur telebista seinaleen pirateriaren eta deskodetzaile manipulatuen kontra, 50 lagun atxilotu dituelako hainbat tokitan. Horietako batzuk Gipuzkoan -oraindik ez dute esan zenbat eta non-.
Bartzelona, Alacant, Coruña, Zaragoza, Sevilla, Madril, Badajoz, Avila, Palma Mallorca, Huelva, Jaen, Granada, Ciudad Real, Malaga eta Murtzian egin dituzte beste atxiloketak.
Poliziak esan duenez, Europan arlo horretan egindako "lehen operazio integrala" izan da.
50 lagun horietatik 10 web orrien administratzailkeak dira, 22 deskodetzaile ez legezkoen banatzaileak, 16 telebista eta kable bidezko sare lokalen arduradunak, eta bi seinalea era ilegalean banatzen zuten auzo elkarteetako kideak.
Besteak beste, 14 web orri itxi dituzte. Telebista digitaleko pasahitzak eta programak modu ilegalean eskuratzeko aukeren berri ematen zuten, Poliziaren arabera.
Atxilotuek egindako iruzurra hainbat milioi eurokoa dela esan dute poliziek, datua zehazteke.
Gipuzkoan ere hainbat lagun atxilotu dituzte telebista seinaleen pirateriaren kontrako operazioan
Espainiako Poliziak hainbat tokitan denera 50 pertsona atzeman ditu Europan arlo horretan egindako "lehen operazio integralean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu