Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartuta gelditu dira Bilduk aurkeztutako 2012ko aurrekontuak, EAJ eta Aralarren abstentzioekin. Aurrekontua 746 milioi eurotakoa da; iaz baino %13 gutxiago.
Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusia "pozik" agertu da lortutako akordioarekin eta haren esanetan, aurrekontuak Bilduren "filosofia" jarraitzen dute; "sektore publikoa sendotu eta krisitik ateratzeko herraminta indartsu bilakatzea".