Gipuzkoatik kanpoko lehen Zero Zabor taldea eratzen ari dira, Uribe Kostan

2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Bizkaiko aurreneko Zero Zabor taldea sortzen ari dira Uribe Kostan, UKBerri albistariak jakinarazi duenez. Oraingoz, Sopelako, Plentziako eta Barrikako kideak daude taldean, baina eskualde osora zabaltzeko asmoa dute taldearen sortzaileek. Egitasmoaren berri emateko ekainean hitzaldiak emango dituztela iragarri dute Naiara Elorriaga eta Sarai Pouso taldearen sustatzaileek. Bestalde, Gipuzkoan, Goierrin ere herritarrak antolatu dira zaborra murriztearen alde. Atzo egin zuten aurkezpen agerraldia, arratsaldean, Ordiziako Oiangu parkean. Talde eratu berriak eskualdeko herritarrei dei egin zien parte hartzera ekainaren 17an Saguesen (Donostia) egingo duten mosaikoan. Kolore ugaritako kartoiekin irudikatu zuten hondakinak murriztearen aldeko hautua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.