Baztandarren Biltzarra

Giro bikainean ospatu dute baztandarrek beren jai handia

54. urtez, eskualdeko hamabost herrietako biztanleak Elizondon bildu ziren, jai giroan eta umorez baztandarren arteko senidetasua aldarrikatzeko. Bideoa: Baztandarren Biltzarra (Argazki Press) [youtube]https://youtu.be/lTR6601t2dk[/youtube]

2017ko uztailaren 17a
15:25
Entzun

1963. urteaz geroztik egiten duten moduan, Baztan osatzen duten hamabost herrietako biztanleak Elizondon bildu ziren atzo, herri horretako kaleak festaz betetzeko.

Goiz hasi zuten festa nafarrek. 10:00etan, eskulangileen azoka jarri zuten Pedro Axular kalean, eta beren produktuak eskaini zituzten. Eguneko ekitaldi nagusia handik ordubetera iritsi zen, 11:00etan ekin baitzioten herrietako orga apainduen desfileari. Baztango herri bakoitzak orga bat egiten du urtero. Normalean, herri horren historiari buzurko motiboak erabiltzen dituzte apaintzeko, edo herrian urte horretan gertatu den gauza adierazgarriren bat. Desfilea alaitzeko, dantzariak, txistulariak eta gaiteroak ere egoten dira.

Desfilea amaitzean, herriko plazan, mutil dantza egin zuten, eta, ondoren, herri bazkari jendetsua. Aurtengo  desberdintasun handiena bazkari hori egiteko lekua izan zen, lehen aldiz pilotalekuan egin baitzuten. Bazkalondoan, Baztandarren Biltzarreko mezua irakurri zuten, sari banaketa egin, eta bestelako animazioak ere izan ziren.

Arratsaldea dantzan pasatu zuten. 18:30ean, Laxoako plazan, Trikidantz taldearen dantzialdia egon zen. Haien ondoren, Oharkabe taldearen txanda iritsi zen; 01:00etan, egunari amaiera emateko, DJ Juan Angelek girotu zuen gaua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.