Eguraldi ona, ibilbide polita eta jende asko. Hala laburbildu daiteke atzo Oiartzunen bizi izan zena. Goizetik sumatu zuten antolatzaileek aurreikusitakoa baino jende gehiago izango zutela, besteak beste, autobusentzako aparkalekuak atondu behar izan baitzituzten azken unean, lehendik prestatutakoak beteta zeudelako.
Goizeko bederatzi eta erdietan abiatuta, hainbat ekitaldi izan ziren ibilbildeko zazpi kilometroetan, era askotakoak: musika, dantzak, bertsoak, umeentzako ekitaldiak... Eta guztiak ondo joan ziren.
Agintarien eta politikarien ordezkaritza zabala izan zen: besteak beste, Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramailea, Juango Agirrezabala Hezkuntza Saileko berrikuntza arloko arduraduna, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia, Leire Ereño Batzar Nagusietako lehendakaria, eta EAJ, Batasuna, EA, EB eta Aralarreko ordezkariak.
Datorren urtean Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko du Kilometroak, Argi daukagu leloarekin. 1991n ere Bergaran izan zen Kilometroak.
Kilometroak 2006
Giro paregabea eta jende asko Oiartzunen
Udazkenekoaren ordez uda-udakoa ematen zuen egueraldia lagun giro ederrean egin zen atzo Oiartzunen Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak festa. Milaka lagun batu ziren: antolatzaileen aurreikuspen guztiak hautsi zituzten. Datorren urtean Bergaran egingo da Kilometroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu