bihar berria-n

Gisasola: "Presoak gizarteratzeko gakoa autokritika da"

Astelehenean atera zen kartzelatik, 24 urtean preso egon ondoren. Langraiz bideari atxiki zitzaion duela urte batzuk. Haren elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.

Carmen Gisasola, gaur, Andoainen, BERRIAren egoitzan. BERRIA
2014ko azaroaren 26a
07:27
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Carmen Gisasolaren esan batzuk:

- "Ezker abertzalearen apustuan oinarrizkoa falta da: ez du autokritikarik egin oraindik, hutsetik hasi nahi du, eta hori ezin da. Benetan nahi badugu bizikidetza, onartu beharko da egin dena ez dela izan justua".

- "Guk atxikimendua eman diogu Hitzeman programari. Haren oinarrian Langraiz bidea dago, guk eman ditugun pausoak eta gure hausnarketak daude. Presoak gizarteratzeko bidean gakoa autokritika da".

- "Guk bagenekien disidente izatea oso gogorra dela. [...] Borroka armatua alboratu eta borroka politiko hutsa hasi behar zela esaten nuelako egin zizkidaten niri pintaketak".

- "PPren gobernuarekin presoak gizarteratzeko plana itxita dago. Horregatik utzi genituen guk epaileen eskuetan hainbat kontu. Lortutakoa epaileen bidez lortu dugu". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.