Giuliano Cavaterra Batasuneko nazioarteko taldeko kidea atxilotu du Frantziako Polizia Judizialak Baionan, ETAren Zutabe aldizkariarekin zerikusia izatea leporatuta.
Polizia iturriek Efe agentziari agertu diotenez, urtarrilaren 6an Guardia Zibilak atzeman zuen Sebastian Bedouretenatxiloketarekin du lotura Cavaterrarenak. Bedouret kazetari frantziarra, Parisko Txalaparta irratiaren arduraduna,ETAren Zutabe aldizkariarekin zerikusia izatea egotzita atxilotu zuten, eta emartxoan aske utzi bermepean. Inkomunikatuta eduki zuten garaian torturatu egin zutela salatu zuen.
Joan den apirilaren 20an Cavaterrak berak komunikabideen aurrean adierazi zuen Bedouretek inkulpatu egin zuela torturapean, eta bere kontrako ikerketa abiatu zuela Frantziako Poliziak.
Atxiloketa
Giuliano Cavaterra Batasuneko nazioarteko taldeko kidea atxilotu dute Baionan
Frantziako Polizia Judizialak atxilotu du, Espainiako segurtasun indarrekin harremanetan. Sebastian Bedoureten atxiloketarekin zerikusia duela agertu dute polizia iturriek. Bedouret urtarrilaren 6an atxilotu zuen Guardia Zibilak eta martxoan bermepean aske utzi zuten. Torturapean zenbait lagun inkulpatu zituela agertu zuen Bedouretek, besteak beste, gaur atxilotu duten Cavaterra. 18:30etan elkarretaratzea antolatu du Askatasunak Baionako polizia etxearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu