Zapaterok azaldu duenez, Plan Nazional horri "badaezpadako neurri berriak gehituko zaizkio, bermerako, informaziorako eta gardentasunerako".
Espainiako Gobernuaren konpromisoa "osasuntsu" dagoen giza eskubideen errespetua "geroz eta indar gehiagorekin egunero zaintzea da". Gainera, Zapaterok azpimarratu du nazioarteko hainbat erakunderen txostenak ezin direla "guztiz fidagarriak" balira bezala kontutan hartu.
Joseba Zubia senadore jeltzaleak tortura kasuak egon badaudela onartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Eta "arazo honen izatearen aurrean" eztabaida bat irekitzeko proposamena egin dio. "Torturatzaileei gauzak zailtzeko bidean" senadore jeltzaleen legebiltzar taldearen babesa izango duela jakinarazi dio.
Torturak
Giza eskubideei dagokienean Espainia "osasuntsu" dagoela iritzi arren horiek betetzeko Plan Nazionala abian dela iragarri du Zapaterok
Senatuan agerraldia egin du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak. Joseba Zubia senadore jeltzaleen legebiltzar taldeko bozeramaileak tratu txar eta tortura kasuekin amaitzeko Gobernuak hartuko dituen neurriei buruz galdera egin dio Zapaterori. Espainiako Gobernuko presidenteak giza eskubideak betetzeko Plan Nazionala abian dela azaldu du Senatuan. Hala ere, giza eskubideen errespetuari dagokionean Espainia "osasuntsu" dagoela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu