"Adiskidetutako gizarte baterantz joateko Eusko Jaurlaritzaren ekarpena da hau", azaldu du Ibarretxek kazetarien aurrean. "Ezin da bake prozesu bat ahanzturan eraiki", gaineratu du. Izan ere, EAEko lehendakariaren ustez "biktimen oroimenaren gainean, justizian eta giza eskubideetan oinarrituta" eraiki behar da bakea.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan onartu ondoren Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztuko dute plana. Terrorismoaren biktimek "gure elkartasun aktiboa jaso dezatela" nahi du Lehendakariak aurkeztu duen planak. "Guztien egin ditugun akatsengatik barakamena eskatzen diegu", azaldu du.
Bestalde agiriak azpimarratzen du "sufrimendu guztiak arindu" beharra dago. Ibarretxek ETAren eta GALen indarkeriak eragindako mina aipatu du, baita torturak salatu dituztenena, presoen sakabanaketak eragindakoa eta euren eskubide zibil eta politikoak "urratuta" dituztenena ere.
Giza eskubideen sustapenari dagokionez Giza Eskubideen Behatokia sortzeko ideia berreskuratzen du Kontseilu Politikoaren planak. Ibarretxeren ideia izan zen hau, azkenean gauzatu ez zena.
Tortura saihesteko ekimenak bultzatzeko konpromisoa ere biltzen du gaur Ibarretxek aurkeztu duen planak. Baita Espainiako Gobernuri presoak Euskal Herrira ekartzeko plana burutu dezala eskatzeko asmoa ere.
Azkenik, frankismoaren biktimen aitorpenerako hainbat proposamen biltzen ditu. Besteak beste, altxamendu frankista burutu zenezko 60.urteurrena dela-eta omenaldi programan bat aurrera eramatea.
Bake prozesua
Giza eskubideen babesa izango du oinarri Eusko Jaurlaritzaren bakerako planak
Bakerako eta adiskidetzerako Eusko Jaurlaritzaren plana aurkeztu du gaur Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak Joseba Azkarraga(EA) eta Javier Madrazo (EB) Eusko Jaurlaritzako Normalizaziorako Kontseilu Politikoko kideekin bildu ostean. Bakerako planak bost ardatz nagusi ditu: giza eskubide guztien sustapena, terrorismoaren biktimekin elkartasuna, frankismoaren biktimen aitorpena, eskubide eta askatasun zibil eta politikoen defentsa eta torturaren prebentzioa eta preso eta atxilotuen eskubideen defentsa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu