Kontxi Sanchiz Ertzaintzaren karga batean hil zen bihotzekoak jota. Bere sendiak eta inguruko lekukoek bihotzekoa kargaren ondorio izan zela esan zuten, baina, Balza ez zen bertsio horrekin bat etorri. Haren hitzetan, karga baino lehen eman zion bihotzekoak Sanchizi.
Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak Balzaren bertsioa entzun zuen, eta Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioak Sanchizen familiari ere entzuteko beharra azaldu zuen. Giza Eskubideen batzordeak ukatu egin zien beraien bertsioa azaltzeko aukera joan zen astean, eta gaur, Balzaren bertsioa ontzat eman dute.
Sanchizen heriotza
Giza Eskubideen Batzordeak ez dio deklaratzen utzi Sanchizen sendiari
Sendiaren bertsioa entzun gabe bukatutzat eman du Kontxi Sanchizen heriotzaren inguruko ikerketa, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko Mahaiak. Horrenbestez, Herrizaingo saileko buru Javier Balzaren bertsioa eman dute ontzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu