Giza eskubideen hitzarmena salatzea "diktadurara itzultzea" da, 200 jurista ingururen arabera

2013ko urriaren 30a
11:33
Entzun

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan emandako ebazpenarekin bat etorri da Politika Kriminaleko Ikasketa Taldea, 200 magistratu, fiskal, katedradun eta abarrek osatua. "Ez dago demokraziarik legearekiko mendekotasunik gabe", ondorioztatu dute.

Epaia eta auzitegiaren zilegitasuna bera defendatu dute, eta argudiatu "Europako nortasunaren ikurretako bat" dela Estrasburgoko epaitegia. "Eskubideen alorrean diskurtso sinplista eta atzerakoien tonua eta edukia deitoratzen ditugu", azaldu dute.

Juristen ustez, diskurtso juridiko "arrazionalizatzailea agortzen" ari da, eta hura ordezkatu du diskurtso "beliko, mendekuzale eta zakarrak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.