Euskal preso eta iheslariak

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko jardunaldia aurkeztu dute

Egungo egoera aldatzeko "jendartearen protagonismoa" ezinbestekotzat dute San Telmoko adierazpenaren sinatzaileek.

Maialen Unanue
2014ko apirilaren 5a
15:51
Entzun

Apirilaren 12an "giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzen duen pertsona guztiek2 hitzordu garrantzitsua dute Eskoriatzako (Gipuzkoa) HUHEZI unibertsitatean. San Telmoko adierazpenaren sinatzaileek Herritarren Topaketa antolatu dute egun horretarako: 10:00etan hasi eta eguerdira bitartean egingo dute. Irekia izango da, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Webgune bat prestatu dute, eta parte hartu nahi duen orok bertan eskuratu dezake egun horretarako proposatu duten lan metodologia. San Telmoko adierazpenaren sinatzaileek aipatutako gutxiengoekin bat egiten duen orok parte hartu dezake topaketan.

Gaur aurkeztu dute jardunaldia Bilbon, eta beste hemezortzi lagunek egin dute bat San Telmoko adierazpenarekin:

- Iñaki Aldekoa
- Ikerne Altuna
- Ione Artola
- Oscar Bañuelos
- Eloi Beato
- Juanba Berasategi
- Juan Ibarrondo
- Maddalen Iriarte
- Gorka Knorr
- Sustrai Kolina
- Iñaki Lasagabaster
- Miren Agur Meabe
- Ane Mugurza
- Amaia Nerekan
- Mirentxu Purroy
- Arantza Urkaregi
- Jesus Viñaspre
- Iñaki Zarraoa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.