Frantziako Giza Eskubideen aldeko Ligak Jean-François Lefort ez Espainiaratzea galdegin die frantziar agintariei. Leforti Askatasuneko kide izatea leporatzen zaiola eta, beraz, leporatzen zaizkion ekintzak Frantzian ere eginak izan direla dio Ligak. «Gaur egun, Frantzian ez dago auzibiderik erakunde horren aurka», dio Ligak.
Ligaren ustez Lefort Espainiaratzea «salbuespen jurisdikzio baten eskutan uztea» litzateke. «Horrek euroaginduaren inkoherentzia islatzen du. Sistema hori tarrapatan ezarri zen indarrean, norbanakoen askatasunak eta defentsarako eskubidea mespretxatuz», jarraitu du agiriak.Bestalde, Nicole Borvo Frantziako senatari komunistak Dominique Perben Justizia ministroari idatzi dio Lefort ez dezaten estraditatu galdeginez. «Askatasuna legezkoa da Frantzian. Ondorioz, zentzugabea litzateke Espainian legez kanpokoa izateagatik zigortua izan dadin», dio gutunak.
EUSKAL PRESOAK
Giza Eskubideen Ligak Lefort ez Espainiaratzea galdegin dio Frantziari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu