"Prentsa askatasuna bermatuko duen egoera politiko baten alde" antolatu du giza-katea'Gara' egunkariaren biziraupena defendatzeko sortu berri den Prentsa askatasunaren aldeko ekimenak. Uztailaren 19an egingo da giza-katea Donostian, eta Txillidaren 'Haizearen Orrazia' eskulturatik abiatzen den zutabeak, Pasealeku Berrian Oteizak jarritako eskulturatik ateratzen denerakin bat egingo du Kontxako badiaren erdi parean.
Laura Mintegi eta Kirmen Uribe idazleek, eta 'Gara' egunkariko kazetari Amagoia Mujikak eman dute ekimenaren berri. Giza-kate honetan euskal kulturako hainbat eragilek hartuko dute parte, eta 'Gara' egunkariak bizirik jarraitzeko eskubidea aldarrikatuko dute, Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorrak 'Egin' egunkaria kaleratzen zuen Orain SA enpresak utzitako 5,1 milioi euroko zorra ordainarazi nahi baitio 'Gara'-ri.
Ekimenaren antolatzaileek euskal gizarteari dei egiten diote Donostian egingo den giza-katean parte hartzeko.
Euskal komunikabideen aurkako erasoak
Giza-katea antolatu dute uztailaren 19rako "prentsa askatasunaren alde"
'Gara' egunkariaren biziraupena defendatzeko sortu den Prentsa askatasunaren aldeko ekimenak giza-katea antolatu du uztailaren 19rako. Ibilaldi honen zutabe bat Txillidaren 'Haizearen Orrazia' eskulturatik abiatuko da, eta bestea Oteizak Pasealeku Berrian jarri zuen eskulturatik, Kontxako badiaren erdi parean bat egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu