Politika

Giza-katea Baionan Laborantza Ganberaren alde

Suprefektura eta Rene Cassin giza eskubideen nazioarteko deklarazioaren egilearen sortetxea batu dituzte ehunka lagunek. Izan ere, Lanborantza Ganberaren kasuan giza eskubideetako bat, elkartzeko eskubidea, ukatzen dela salatu dute.

2010eko otsailaren 6a
18:25
Entzun
Ehunka lagunek parte hartu dute gaur goizean Baionan Laborantza Ganberaren alde egin den giza katean. Suprefeturatik hasi eta Rene Cassin giza eskubideen nazioarteko deklarazioaren egilearen sortetxera arte hedatu da giza katea. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aldeko sostengu taldeak antolatu du ekintza, hain zuzen ere, Laborantza Ganberari eta haren sustatzaileei oinarrizko eskubide bat, elkartzekoa, ukatu nahi zaiela iritzita.

Euskal Herriko Lanborantza Ganbera Ipar Euskal Herriko ELB nekazari sindikatuak bultzatuta sortu zen duela 5 urte, laborantzarako egitura eta erakunde propiorik ez zutela-eta aspaldiko aldarrikapena betetzeko. Nolanahi ere, Frantziako Gobernuaren, Prefekturaren eta Paueko Laborantza Ganbera ofizialaren salaketa eta mehatxuen jomuga izan da ordutik. Hala, Mixel Berhokoirigoin Lanborantza Ganberako presidentea epaitu zuten 2009ko urtarrilean Baionako auzitegian. Epaiketa hartan epaimahaiak errugabetu egin zuen, baina prokuradoreak epaiaren aurka jo eta Pauen epaituko dute orain, otsailaren 18an hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.