150.000 lagun batu ziren ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. Handik bi astera, 123 bideo argitaratu ditu Gure Esku Dago mugimenduak; kilometro bakoitzeko bana. Erreprodukzio zerrenda bat osatu dute guztiekin.
Mugimenduak azaldu duenez, parte hartzaileentzako "omenaldi txiki bat" egin nahi izan dute bideoarekin, "norbere konpromisoa baita mugimendu honen ardatz nagusia". Kilometroa aukeratuta, parte hartu zuten herritarrek aukera dute euren burua errazago topatzeko.
Gure Esku Dago-ko herriz herriko batzordeak larunbatean elkartuko dira, Arrasaten, orain arteko ibilbidearen balorazioa egin eta etorkizunera begira jartzeko.