Giza katea lurraldez lurralde, herrialdeetako Hitzetan

2014ko ekainaren 6a
11:17
Entzun

Igandean izango da Gure  Esku Dago dinamikak antolatutako giza katea, eta ekimen horri buruzko informazio zehatza argitaratu dute gaur herrialdeetako Hitzek. Tokian tokiko xehetasunak gogorarazi dituzte, eta parte hartzaile ugari elkarrizketatu.

Araba: Beasain eta Irurtzun artean izango dira arabarrak igandeko katean. Informazio praktiko ugari zabaltzeaz gain, Jon Arribas komunikazio arduraduna elkarrizketatu du Arabako Hitza-k.

Bizkaia: Informazio praktikoa emateaz aparte, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohi eta dinamikako kidearekin mintzatu da Bizkaiko Hitza.

Gipuzkoa: Iñaki Gomez Gipuzkoako herri batzordeen koordinatzailearekin hitz egin du Gipuzkoako Hitza-k. Halaber, hainbat herri  batzordeetako kideren testigantzak bildu ditu.

Iparraldea: Itzan (Nafarroa) izango dira Ipar Euskal Herriko herritarrak giza katean, haiek ere lotuko baitira. Amets Arzallus bertsolaria izango da horietako bat, eta harekin hitz egin du Iparraldeko Hitza-k.

Nafarroa: Giza katearen protagonistetako bat izango da Nafarroa. Bertako Hitza-k Fernando Ambustegi Baztan-Bidasoako batzordearen koordinatzailearekin hitz egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.