Irudia. Baiona
GIZA KATEA NUKLEARREN KONTRA
Bizi elkarteak deituta, 500 bat pertsonak giza kate bat osatu zuten herenegun Baionan, Espainiako Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra ixtea galdegiteko. Hain zuzen, Fukushimako (Japonia) hondamendi nuklearraren urteurrena izan zen igandean. Zentral eta nuklear hitzak idatzi zituzten frantsesez, eta, hizki berdinekin, minbizia hondamendia da leloa osatu. Araba Garoñarik Gabe plataformak ere elkarretaratzea egin zuen igandean, zentral hori ixteko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu