EUSKAL PRESOAK

Giza kateak egin dituzte Hendaiatik Garazira

'Euskal preso politikoak borrokan, Euskal Herria ere bai' lelopean egin zituzten atzo elkarretaratzeak

Erredakzioa
BAIONA
2005eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Euskal preso politikoak borrokan, Euskal Herria ere bai lelopean, giza kateak egin zituzten atzo Hendaiatik Donibane-Garazirako errepide nagusietan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) egiten ari den borrokaldiari sostengua adierazteko deitu zuen elkarretaratzera Askatasunak, eta presoen itxialdiaren txanda aldaketarekin bat eginez.

18:30 eta 19:30 bitarte bildu ziren errepideetan, Euskal presoak Euskal Herrira leloko banderolekin eta EPPKren ikurra duten zapiekin. Hala, tokian tokiko hitzorduak antolatu zituzten Hendaian, Donibane Lohizunen, Ziburun, Miarritzen, Angelun, Baionan, Basusarrin, Uztaritzen, Kanbon eta Donibane-Garazin, errepidetako biribilguneetan.«Euskal presoei dagozkien oinarrizko eskubideak eta eskubide politikoak» aldarrikatu nahi izan zuten atzoko mobilizazioaren bitartez, baita «Euskal Herrian ireki den prozesu politikoan presoek parte hartzeko duten eskubidea» ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.