Nazio Eztabaidagunea

Gizarte eragileei proposamenak azaltzen hasi da gaur Nazio Eztabaidagunea

Nazio Eztabaidaguneak bi txosten osatu ditu dagoeneko: Nazio Eraikuntzarako Proposamena eta Gatazkaren Konponbiderako Proposamena, alegia. Proposamen hauek hainbat gizarte eragileri azaltzen hasi da gaur Nazio Eztabaidaguneak. Astelehenera bitarte, bi txostenen inguruan eragile hauek ekarpenak eta zuzenketak egin ahal izateko bilerak egingo dituzte. Gaur arratsaldean 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean euskalgintza, kulturgintza, hezkuntza eta komunikabideen alorreko ordezkariekin bildu dira Nazio Eztabaidaguneko kideak.

2004ko martxoaren 16a
20:03
Entzun
Nazio Eztabaidagunea kulturgintza, euskalgintza, hezkuntza eta komunikabideen alorreko hainbat ordezkarirekin bilta daude gaur arratsaldeko 19:00etan hasita, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Gaurtik hasi eta astelehena bitarte, nazio eraikuntzaren eta gatazkaren konponbidearen inguruan taldeak osatu dituen bi proposamenak azaltzen arituko da Nazio Eztabaidagunea. Horrela, gizarte eragile hauek bere proposamenei egingo dizkieten ekarpenak eta zuzenketak biltzea dute helburu.

Datozen egunotan ere, beste hainbat gizarte eragilerekin bilduko da Nazio Eztabaidagunea, besteak beste; gazte mugimendua, mugimendu feminista eta eskubideen defentsaren alorreko mugimenduak. Hurrengo asteetan ere alderdi politikoekin biltzekoak dira Nazio Eztabaidaguneko kideak.

Bi proposamenei egindako ekarpen eta zuzenketekin Nazio Eztabaidagunearen osoko bilkurak behin- betiko txostena osatuko du, martxoaren 27an Donostian egingo duen bileran. Bertan taldea osatzen duten 200 eragile eta lagunak bilduko dira txostenari onespena eman ala ez erabakitzeko. Behin betiko txostena apirilaren 11ean, Aberri egunean kaleratuko du Nazio Eztabaidaguneak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.