EPPK-k jakinarazi du aztertuko dituela gatazkaren blokeo egoeratik ateratzeko Gizarte Foroak emandako hamabi gomendioak. Astelehenean egin zioten eskaera. Lehen analisiaren balorazioa egitean, "inflexio puntu bat" ikusi du herritarren arteko adostasun zabala lortze aldera, "estatuen jarrera tematiaren aurrean".
EPPK-k begi onez ikusi ditu orain arte ere antzeko foroek egin dizkieten gomendioak. Arantza Orkolaga eta Estanis Etxaburu bitartekaritza taldeko ordezkariek eman dute balorazioaren berri. Bake Bideak eta Gizarte Foroak egindako lana nabarmendu dute, eta jakinarazi "preso politiko guztiek edukien kopia bat izaten dezaten" ahaleginduko direla.
Prozesuan parte hartzeko erraztasunik ez du eta ematen espetxe politikak, salatu dutenez. "Gatazka politikoari irtenbidea emateko saio oro blokeatzen saiatzen ari dira" Madril eta Paris, eta espetxean ezartzen dituzten baldintzak "ez dira batere onak gogoeta politikoa egiteko".