GIZARTE LAGUNTZAK

Gizarte laguntzen eztabaida "puztea" egotzi dio Lanbideko zuzendariak Marotori

Diru sarrerak bermatzeko errenta aldatzeko sinadurak biltzen hasi direla eta, "populismoz" jokatzea egotzi dio Adolfo Alustizak PPri.

Marotoren kanpaina salatzeko protesta bat, Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 29a
08:03
Entzun

Alustizak, Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, esan du okerra dela diru sarrerak bermatzeko errentaren inguruan zabaldu nahi izan den irudia. Haren arabera, %0,3 inguru da iruzurra gizarte laguntza horietan, eta, hori "hobetu" beharra dagoela uste badu ere, salatu du hainbatek "iruzur irudia orokortu" nahi izan dutela laguntza sistemari eraso egiteko.

"Benetan tristea da diru sarrerak bermatzeko errenta erabiltzea maila apaleko hauteskundekeria egiteko, [laguntza horrek] hilabetean 80.500 lagun ateratzen baititu txirotasunetik", ohartarazi du Alustizak. PPri galdetu dio "merezi" duen "pobreziaren aurkako tresna bat" auzitan jartzea "boto batzuen truke".

Langabeziaz, berriz, espero du 2015ean enplegua sortzea eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %15etik jaistea, nahiz eta aitortu duen baldintza eskasetakoak izango direla lanpostu gehienak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.