Egunkaria-ko langile ohiek harro atera dituzte duela 10 urteko kamisetak. Egunkaria aurrera leloa paparrean. Duela hamar urteko oroiotzapenak gogora ekartzen aritu dira. Nork deitu zion nori, eta nora joan zen... Txaloak jaso dituzte ekitaldiaren hasieran.
Haiek ez ezik, hainbat eragile politiko eta gizarte eragile batu dira Martin Ugalde kultur parkean. Parkearen sarreran elkartzen joan dira auzipetuak eta hainbat eragile. Han agurtu dituzte, esate baterako, Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia, EAJko Joseba Egibar, Markel Olano eta Josune Ariztondo, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitano eta Diputazioako Euskara zuzendari Zigor Etxeburu, eta Joseba Permach, Joseba Alvarez, Juan Joxe Petrikorena zein Karmele Aierbe ezker abertzaleko kideak. Ekitaldian izan dira Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Aralarreko Ainhoa Beola zein Aser Lertxundi eta Amaiurreko diputatu Maite Aristegi eta Onintza Enbeita ere —azken hau langile ohia ere bai—. Ezker Anitzako Mikel Izagirre eta Antton Karrera. Miren Dobaran Bizkaiko Diputazioko Euskara Sustatzeko zuzendaria ere izan da. Baina, Eusko Jaurlaritzako ordezkaririk ez da izan.
Komunikabideetako arduradun eta langileak ere baziren, Xabier Letona Argia-ko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-koa, Arantxa Zugasti Noticias taldekoa, Gorka Landaburu Aldaketa 16-koa, EiTBko zuzendaritza taldeko Joseba Arruti eta Jabier Torrontegi eta Mariano Ferrer kazetaria, esate baterako. Ramon Zallo EHUko irakaslea ere bai. Gainera, abokatuak ere izan dira ekitaldian, Iñigo Iruin eta Jose Mari Elosua kasu.
Paul Bilbao Kontseilu-ko burua ere han izan da, Edurne Brouard korrikako arduraduna ere bai, Martxel Toledo ESAITekoa, UEMAko presidente Maren Belastegi. Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabelek abestu egin du ekitaldian, eta Fermin Muguruza musikaria ere han izan da. Joxe Austin Arrieta idazlea, Susako Mikel Elortza zein Josu Landa, Josu Txueka historialaria...