Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena

Gizarte politiketan "ezberdintasun handiak" dituztela frogatu dute EAJk eta EH Bilduk

EAJren eta EH Bilduren ordezkariak Bilbon batzartu dira gaur, legealdiari begira akordiorako egon daitezkeen aukera ezberdinak alderatzeko, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoen artean ireki den elkarrizketen markoan.

EH Bilduko eta EAJko ordezkariek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean eginiko lehen bilera. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 27a
07:45
Entzun

Ohar bateratua argitaratu dute iraileko hauteskundeetan babes handiena jaso zuten bi indarrek. Topaketan, EH Bilduk EAJri agiri bat eman dio, jeltzaleek bilera sortako aurreneko batzarrean eginiko proposamenei erantzunez. EAJk hitzeman du ekarpenei lehenbailehen erantzungo diela.

Bilera "asmo eraikitzailearekin eta normaltasun demokratiko osoz" egin dute, eta egiaztatu "ezberdintasun handiak" dituztela gizarte politiken esparruan. Dena dela, egoki jo dute "elkarrizketarako eta irizpideak partekatzeko ateak irekita mantentzea".

Bi taldeek funtsezkotzat jo dute bake eta bizikidetza alorrean nahiz autogobernuan aurrera egitea "Euskadin etorkizun berria eraikiko bada". Ildo horretan, EAJk eta EH Bilduk "esparru horietan bietan adostasunak bilatzen jarraitzeko borondatea partekatzen dute eta, xede horrekin, orain arte irekitako elkarrizketa bideari eutsiko zaio".

PNVren ordezkaritza Joseba Egibarrek, Koldo Mediavillak, Josu Erkorekak eta Txus Peñak osatu dute; EH Bildurena, berriz, Arnaldo Otegik, Maddalen Iriartek, Unai Urruzunok eta Garikoitz Mujikak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.