Gizarte Segurantzako bulegoa okupatu dute Barakaldon erreformaren aurkako protesta gisa

2011ko uztailaren 21a
18:28
Entzun

Diputatuen Kongresuak gaur  hartu duen erabakiaren aurkako protestak hasi dira: hogei lagun inguruk Barakaldoko Gizarte Segurantza okupatu dute, eta beste 50 bat atarian geratu dira. Pentsioen erreformak lelo hau sortu die: 'Murrizketa sozialei ez'.

Kontzentrazioa hainbat gizarte eragilek kopnbokatu dute; hala nola, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta CNT sindikatuak, herritarren elkarteak, bazterketaren aurkako Berri-otxoak plataforma...

 

Protesta honekin salatu nahi dute osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu sozialetan egiteak "hilaren bukaerara heldu ezn diren milaka familiari" eragiten diola zuzenean.

 Ondorioz, hau eskatu nahi dute: "Krisiak ez ditzala enplegu murrizetak, txantaiak eta eskubide sozialen murrizketak ekarri".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.