Eskubide Zibil eta Politikoen Eguna Durangon

Gizarteak eskubideen defentsarekin duen konpromisoa azalerazi du Kaiera ekimenak antolatzaileen ustez

=l 18/98+ ==http://www.18-98plus.org/=l lan taldeak abian jarritako Kaiera ekimenak gizartean oso harrera ona izan duela agertu dute bultzatzaileek, Durangon (Bizkaia), Eskubide Zibil eta Politikoen Egunean. Hain justu, koadernoak Euskal Herria egin duen itzulia amaitu dela-eta antolatu dute Durangoko hausnarketa eta jai eguna. Mariano Ferrer eta Teresa Tosa 18/98+ lan taldeko bozeramaileek adierazi dutenez, milaka lagunek, sektore eta iritzi askotakoek, egin dute bat eskubide zibil eta politikoen defentsarekin Kaiera ekimenean parte hartuz; finean, gizarteak eskubide horiekin duen konpromisoa azalarazi dela iritzi diote.

2005eko azaroaren 12a
17:37
Entzun
'18/98 auzian' eta gainerako auzi politikoetan eskubide zibil eta politikoak urratu direla salatzeko eta horri aurre egiteko sortu zen 18/98+ lan taldeak gizartearen parte-hartzea bultzatzeko eta elkartasuna bideratzeko jarri zuen abian Kaiera ekimena .

Mariano Ferrer lan taldeko kideak agertu duenez, milaka lagunek parte hartu dute egitasmoan, eta, ondorioz, argi geratu da gizarteko sektore zabalek sentitu dutela eskubide zibil eta politikoen urratzea, eta, halaber, haien defentsan konprometitu direla. Hala ere, kaiera ezin dela oraindik itxi erantsi du, zenbait sektorek ez dutelako oraindik bat egin eskubide horiekin, eta azken xedea guztien eskubide zibil eta politikoak babestea dela.

Teresa Todak, berriz, duela 8 urte abiatutako sumario politiko handien dinamikan jende asko dagoela auzipetua nabarmendu du, eta une gogorrak bizi izan dituzten arren, estrategia horrek ez duela haien kemena itzaltzerik lortu. Todak gaineratu du, azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionala bera izango dela epaitua argi geratuko delako auzi handi horien azpian ez dagoela ezer.

Kaieraren ibilbideari amaiera emateko, Eskubide Zibil eta Politikoen Eguna antolatu du gaur Durangon 18/98+ lan taldeak. Batetik, eztabaida eta hausnarketa giroko ekitaldiak izan dira; bestetik, jai girokoak.

Goizean, eskubideen gaia aztertzeko hiru eztabaida egindira Hausnarketa Gunean. Eskubideak gatazkaren konponbidean izenekoan Joseba Egibar (EAJ), Pernando Barrena (Batasuna), Unai Ziarreta(EA), Antton Karrera (EB-Berdeak), Patxi Zabaleta (Aralar) eta Mertxe Kolinak (AB) parte hartu dute.

Bertso saioa izan da gero, Xabier Silveira, Sustrai Colina, Oihane Perea eta Unai Iturriaga bertsolariekin. Kaieraren ibilbideari amaiera emateko ekitaldia 13:00etan izan da, eta herri bazkaria 14:30ean.

Arratsaldean, berriz, antzerkia, dantza eta bestelako ikuskizunak.Eskubide Zibil eta Politikoen Egunari amaiera emateko, kontzertua eskainiko dute Oreka TX, Gatibu eta Barricada taldeek, 20:00etan hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.