Euskal sailburua oso kritiko azaldu da gaur hedabideen aurrean, Donostian. Gobernuak 'Prestigen' hondoratzearen ondoren aurrera eraman dituen gestioekin ez da batere gustora agertu Intxaurraga. Sailburuaren ustez, "gaizki eta berandu" aritu zen Gobernua, eta gainera "gizarteari iruzur" egin dio.
"Lehengo abenduan salatu nuena baieztatu da aste honetan jaso ditugun datu zehatzekin", esan du Intxaurragak. Aste honetan, 20.000 tona gehiago isuri direla jakin da.
Eusko Jaurlaritzak martxan jarria zuen garbiketa plan bat bertan behera utzi behar izan dute iristen ari den galipot kopuru handiagatik. "Ez du zentzu handirik galipota garbitzen aritzea gehiago baldin badator", adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailburuak. Hala ere, datorren hilabeteetan garbiketa lanekin jarraituko dutela adierazi du Intxaurragak.
'Prestigen' hondoratzea
Gizarteari "iruzur egin" eta errealitatea "ezkutatzea" leporatu dio Intxaurragak Espainiako Gobernuari
Gobernuak gizarteari "iruzur" egin diola eta errealitatea "ezkutatu" duela salatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailburu Sabin Intxaurragak. Sailburuak esan duenez, 'Prestigen' inguruko informazioa gaizki eman zuen Gobernuak. Hasiera batean Gobernuak esan zuen tona kopurua baino 23.000 tona gehiago isuri dituela 'Prestigek' esan du Intxaurragak. "Herrialde aurreratu batean, hori onartezina da. Errepublika bananera batean gaudela ematen du. Gaur egun arazoa aurrera eramateko prebentzio plan guztiak hartu behar dira kontuan, eta PPk ardura handiagoarekin jokatu behar zuen", salatu du Sabin Intxaurragak Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu