epaitegiak

Gizateriaren kontrako delitua egin dutelakoan, zortzi euskal preso inputatu ditu Auzitegi Nazionalak

Frantziari eskaera egin dio inputatu gisa deklara dezaten Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi, Garikoitz Aspiazu, Aitor Elizaran, Marixol Iparragirre, Mikel Albisu, Mikel Garikoitz Karrera eta Gorka Palacios presoek.

2015eko uztailaren 23a
12:48
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak erreguzko mandatua bidali die Frantziako arduradun judizialei han preso dauden zortzi euskal presori deklarazioa hartzea ahalbidetzeko. Inputatu gisa deklaratuko lukete, gizateariaren kontrako delitua egotzita.

Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi, Garikoitz Aspiazu, Aitor Elizaran, Marixol Iparragirre, Mikel Albisu, Mikel Garikoitz Karrera eta Gorka Palacios dira inputatu dituzten presoak. Auzitegi Nazionalaren autoaren arabera, ETAren buruzagitzako kide izan zirela frogatu dute.

Izan ere, 2004az geroztik ETAk eginiko hilketa eta bahiketei buruz zabalik dauden auzibideei buruz galdegin nahi diete,   eta delitu horiek gizateriaren kontrako delitu gisa zigortu. 

Hain zuzen, urte horretan tipifikatu zen gizateriaren aurkako delitua Espainian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.