Politika

Gizateriaren kontrako krimenak egotzita, ustezko hiru etakide epaitu nahi ditu Lamelak

Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Angel Iriondoren kontrako auzipetze autoa kaleratu du Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Naizonaleko epaileak.

Carmen Lamela epailea, artxiboko irudi batean. BERRIA
2018ko apirilaren 30a
17:35
Entzun

Hiru horiez gain delitu bera egotzita auzipetuta dago Josu Urrutikoetxea ere, baina ihesean denez, momentuz ez du hura epaitzeko eskatu. Gainerako hirurak Frantzian daude preso, eta Lamelak salaren esku utzi du hartu beharreko neurriez erabakitzea.

ETAko zuzendaritzako kide izan zirela-eta, erakunde armatuak eginiko hainbat atentaturengatik auzipetu ziuen Auzitegi Nazionalak 20015ean. Dignidad y Justiciak eta Luis Portero fundazioak eskatuta hasi zituen auzibideak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Gonzalezek. Urrutikoetxea atxilotzeko nazioarteko agindua igorri zuen orduan Auzitegi Nazionalak.

2004tik aurrerakoak ikertu ditu epaileak, urte horretan jaso baitzuten Espainiako zigor kodean gizateriaren aurkako delitua. Legelariak, baina, ez daude erabat ados. Delitu horrek lotura estua du nazioarteko zuzenbidearekin —Justizia Unibertsala deiturikoarekin, zehazki—. Gobernuak 2004an egin zuen transposizioa ez zela egokia izan salatu dute hainbat magistratuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.