Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren hurrengo hamarkadako «erronka nagusia» gizentasunari aurre egitea izango da. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizenen kopurua %25 hazi da azken hamar urteetan. Bengoakgogorarazi du elikadura txarra dela minbizi, diabetes eta bestelako osasun arazoen jatorria. Haren ustez, gizenen kopurua haztearen eragile nagusia elikagai industria da, elikagaiak gehiegi manipulatzen dituztelako.Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak 2002 eta 2010 bitarteko Osasun Planaren balantzearen berri eman zuen atzo.
Heriotza gehien, hala ere, minbiziak eragiten duela jakinarazi du Osasun sailburuak. Biriketako minbiziaren ondorioz hildako emakumeen kopurua %164 handitu da. Bularreko minbiziarengatik hildakoak, berriz, %26 gutxitu dira.
Gizentasuna dutenen kopurua %25 hazi da, eta neurriak iragarri ditu Bengoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu