Gizon bat atxilo, andre bati ustez ukituak egiteagatik
DONOSTIA. Ertzaintzak 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Donostian, emakume bati sexu ukituak egitea egotzita. Erasoa Gros auzoan gertatu zen: gizona andreari hurbildu zitzaion, eta bular bat ukitu zion. Gertatutakoa Ertzaintzaren patruila bati jakinarazi zion emakumeak, eta poliziek bertan atxilotu zuten gizona, sexu abusua leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu