SANTURTZI. Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Santurtziko Mamariga auzoko etxebizitza batean (Bizkaia), bikotekide ohia jotzea egotzita. Adingabe batek eman dio abisua Ertzaintzari, esanez bere amaren bikotekide ohiak ama jo duela.
Polizia etxebizitzara joan da, eta emakumezkoa oso urduri topatu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktimak azaldu duenez, emakumea eta gizona elkarrekin bizi dira konfinamenduan, seme-alaben zaintza partekatzeko. Testuinguru horretan, emakumeak azaldu du bikotekide ohiak iletik tira egin eta lepotik heldu diola.
Emakumea seme-alaben logelan gorde da, eta handik hots egin dio Poliziari. Gizona, 37 urtekoa, atxilo eraman dute, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.
Gizon bat atxilo, bikotekide ohia jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu