Gizon bat atxilo, bikotekide ohiari erasotzea egotzita
GETXO. Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun Getxon (Bizkaia), bikotekide ohiari eraso egin ziolakoan. Poliziaren arabera, gizonezkoak bere autora sartzera behartu zuen emakumea, sexu harremanak izatera behartzeko. Andreak uko egin zion, eta hargatik botata utzi zuen gizonak Bakioko eremu batean. Eskuko telefonoa ere kendu zion andreari, inora deitu ez zezan. Emakumeak alboko errepidean eskatu zuen laguntza, eta ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu