Gizon bat atxilo, Deban topatu hilotzarekin lotura duelakoan

2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
IRUN. Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen, ustez lehengo larunbatean Deba ibaian topatutako hilotzarekin lotura duelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailetik jakitera eman dutenez, Deba ibaian topatutako hilotzak arma zuriaren markak zituen gorputzean. Hargatik uste dute hil egin zutela. Ez dute atxilotuaren gaineko datu gehiago eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.