Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean Errenterian (Gipuzkoa), haren bikotekide ohiak etxean lapurreta egin ziotela salatu ondotik; ostutako objektuak gizonaren ibilgailuan aurkitu zituzten poliziek. Atxilotuak emakumearekiko urruntze agindua urratu zuela ere jakinarazi du Ertzaintzak, debekatua baitzuen bikotekide ohiarengana eta haren etxera hurbiltzea.
Bestalde, Mirella Sierraren hilketa gaitzetsi zuten atzo, Bilbon, udalak antolatutako elkarretaratze batean —joan den ostiralean hil zen, Bilboko Deustu auzoan, bizilagun baten erasoaren ondorioz—. Iruñean ere kontzentrazioa egin zuten, Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak deituta.
Gizon bat atxilo Errenterian, urruntze agindua urratzea eta lapurtzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu