Guardia Zibilak goizaldean atxilotu du, urruntze agindua urratu eta bikotekide ohiaren etxebizitzako atea erretzen saiatu izana egotzita.
23:20ean, Guardia Zibilak dei bat jaso zuen gertatutakoaren berri eman ziona. Bertara joanda, egiaztatu zuten etxeko ateak kalteak zituela. Minutu batzuk geroago topatu zuten ustezko erasotzailea, Guardia Zibilari deitu zion andrearen bikotekide ohia. Emakumearengandik gutxienez 200 metrora urruntzeko agindua du atxilotuak.
Epailearen esku utzi dute atxilotua, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.