Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Irunen, ustez emakume bat bortxatzeagatik

Bertze bi gizon atzeman dituzte, Barakaldon eta Bilbon, asteburu honetan, bikotekideak jotzea leporatuta

Erredakzioa
Iruñea
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Irunen, Bilbon eta Barakaldon, emakumeen kontrako indarkeria leporatuta. Irunen (Gipuzkoa), hemezortzi urteko gaztea atzeman zuen Ertzaintzak larunbat gauerdian, ustez emakume bat bortxatzeagatik. Irungo Pinudia parkean jazo zen ustezko erasoa. Inguruan zegoen bikote batek gertatzen ari zena ikusi zuen, eta Ertzaintzari eman zion abisua. Ertzainak ailegatu zirenean, gizona bortxatzen ari zitzaiola salatu zuen andreak, eta atxilotu egin zuten gizona.

Irungo Udalak eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek erasoa gaitzetsi dute. Udalak, gainera, elkarretaratzea antolatu du gaurko, arratsaldeko 19:00etan, Pinudia parkean bertan.

Irungoa ez da izan emakumeen kontrako indarkeriarekin lotuta asteburuan egin den atxiloketa bakarra. Barakaldon (Bizkaia), uztez bikote kidea karrikan kolpatzeagatik gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak igandean. Bilbon, berriz, etxebizitza batean atxilotu zuten bertze gizon bat, bikotekidea kolpatzea egotzita. Andrea ospitalean artatu zuten.

Bertzalde, Nafarroako Parlamentuak adierazpena onartu zuen atzo, Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonen hitzak arbuiatuz. Abortoa «egiturazko indarkeriaren ondorio» zela erran zuen Gallardonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.