Gizon bat atxilotu dute 11 autotan ostea leporatuta
BILBO. Barakaldon (Bizkaia) gizon bat atxilotu zuten ertzainek herenegun 11 automobiletan lapurretak egitea leporatuta. Ebasketak Muskizko (Bizkaia) Areeta hondartzako aparkalekuan egitea egozten diote atxilotuari; kasu guztietan autoetako aurreko ateak apurtu eta barrutik gauzak hartzen zituela azaldu dute ertzainek. Barakaldoko bizilaguna da atxilotua, 46 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu