Ertzaintzak azaldu duenez, 2014ko urriaren 12an, emakume batek salatu zuen etxera itzultzerakoan atarian sartzear zela eraso egin ziola gizonezko batek. Erasotzailea bera bortxatzen saiatu zela adierazi zuen emakumeak, eta, aurre egin zionez, kolpe ugari eman zizkiola.
Ikerketak zailtasun handiak izan ditu, Ertzaintzaren esanetan. Azkenik, baina, gizonezkoa atxilotzeko froga nahikoa bildu dituela adierazi du. Abanton (Bizkaia) atzeman dute.