Gizon bat atxilotu dute andre bati eraso egin eta ukitzeagatik
BILBO. 49 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak emakume bati eraso egin eta ukitzeagatik. Getxoko (Bizkaia) taberna batean gertatu zen erasoa, ostiral eguerdian. Erasoa bat-batean gertatu zela jakinarazi du Herrizaingo Sailak, aurretik inolako hitzik esan gabe. Gizona antzeko gertaerengatik atxilo hartu zuten ekainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu