Gizon bat atxilotu dute andre bati eraso egiteagatik
LIZARRA.Foruzainek 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Lizarran (Nafarroa) iragan abuztuaren 11n, andre bati eraso egitea leporatuta. Taberna batean jazo zen: ustezko erasotzaileak han zeuden bi emakume gogaitarazi zituen aurrena, eta ondoren eraso egin zion haietako bati. Andrazkoak, kolpearen ondorioz, konortea galdu zuen, eta erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu