Gizon bat atxilotu dute andrea eta semea jotzea egotzita

2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Udaltzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, ustez emazteari eta semeari tratu txarrak emateagatik. Herenegun atxilotu zuten, 09:00 inguruan, Santo Domingo kaleko etxebizitza batean. Biktimak Belgikan duen ahizpari deitu zion, eta esan zion senarrakez ziola etxetik irteten uzten eta tratu txarrak eman zizkiola bai berari bai semeari. Ahizpak eman zien abisua udaltzainei, gertaeraren berri emateko. Udaltzainak etxebizitzara iritsi zirenean, ikusi zuten biei eraso egin zietela. Hala, erietxera eraman zituzten, mediku azterketak egitera. Ustezko erasotzailea han bertan atxilotu zuten, genero eta etxe barruko indarkeria delituak egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.