Gizon bat atxilotu dute, andreari 50 urtez tratu txarrak ematea egotzita

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 81 urteko gizonezko bat atzeman zuen herenegun arratsaldean Bilbon, andreari mehatxu egitea eta tratu txarrak ematea egotzita. Emakumeak salatu du mende erdia daramala tratu txarrak jasaten. Hain zuzen ere, ezkonduz geroztik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu du gizonezkoa herenegun atxilotu zutela, arratsaldeko hiruretan. Biktimak laguntzarako telefonoaren bidez eman zion abisua Ertzaintzari.

Beste bi genero indarkeria kasu ere izan dira. Lehena, Bilbon. 41 urteko gizonezko bat atxilotu egin dute bikotekideari eraso egin diolakoan, eta hiltzeko mehatxua egin ziola ere salatu du biktimak.Alaba aurrean zegoen erasoa gertatu zenean. Eusko JaurlaritzakoHerrizaingo Sailaren arabera, emakumeak ubelduak zituen aurpegian zein gorputzean. Beste kasua Santurtzin (Bizkaia) izan da. 26 urteko gizonezko bat preso hartu dute ustez bikotekidearen amari labanaz mehatxu egin diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.