Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Antzuolan, koinatuari aizkoraz eraso diolakoan

2007ko apirilaren 11
15:30
Entzun
70 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Antzuolan (Gipuzkoa), aizkora batekin koinatua jo eta zauritzea egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo eguerdiko hamabiak aldera Antzuolako etxe batean aizkora batekin eraso bat gertatu zela esanez deia jaso zuen Ertzaintzak. Esandako tokira inguratu zirenean, eskuetan aizkora bat zeraman gizonezko bat aurkitu zuten kalean. Zertan ari zen galdetu ziotenean, koinatuarekin arazoak izan zituela erantzun zien. Susmagarria izan zitekeela iritzita, aizkora kendu zioten.

Gero baieztatu ahal izan zutenez, 70 urteko S.T.L. koinatuaren etxera joan zen, eta herentzia baten harira eztabaidan hasi ziren. Halako batean, aizkorakadaka ekin zion koinatuaren kontra, eta hark atea itxiz kolperik handienak saihestu ahal izan zituen arren, besoan zauritu zuen. Hori dela eta, S.T.L. atxilotu egin zuten. Koinatua, berriz, Arrasateko erietxera eraman zuten sendatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.