Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean, Azpeitiko (Gipuzkoa) adingabe batzuei mehatxu egin eta estortsionatu zielakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik gaur jakinarazi dute 800 eta 1.000 euro artean eskatzen zizkiela, sare sozial baten bidez jakin ondoren adingabeek txabola baten pistola bat topatu zutela.
Iturri berdinen arabera, 13 eta 14 urte arteko talde batek otsailean pistola bat topatu zuen Izarraitz auzoko etxola batean, eta erreka ingurura bota zuten.
Jaurlaritzatik azaldu dute ustez mehatxu egin zien lagunak arma aurkitu zuten lekuan uzteko agindu ziela.
26 urteko gazteak heriotza mehatxuak egin zizkiela azaldu dute, eta 800 eta 1.000 euro artean eskatu zizkiela. Gazteek 300 euro eman zizkioten, baina hark mehatxuekin jarraitu zuen.
Atxilotutakoarekin batera, 16 urteko gazte bat inputatu dute, ustezko delitu horien konplize izateagatik.