Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Baionan, indarkeria matxista eta poliziak autoarekin jotzea leporatuta

Poliziek tiro egin diote erasotzaileari, eta zauritu egin dute. Esan dutenez, aurrekariak ditu indarkeria matxistarengatik.

Baionako Jean Darrigrand etorbideko jatetxe honen parean gertatu da tiroketa. BERRIA
Edu Lartzanguren.
2021eko uztailaren 28a
09:56
Entzun

Bart gertatu da, Baionako Jacques Loeb etorbidean. 21:00 aldera, deia jaso du Poliziak, etxebizitza batetik garrasiak zetozela eta.

Poliziaren arabera, 33 urteko gizonezkoa ezagutzen zuten, lehen ere zigortu izan dutelako indarkeria matxistarengatik. Esan dutenez, gizonak ez die men egin polizien aginduei, eta ihes egiten saiatu da bere autoan. Kontrako bidean ihes egin du, eta poliziak jo ditu autoarekin. Horietako bat ibilgailuaren gainetik bota du, Poliziaren arabera. Orduan, poliziek tiro egin diote gizonezkoaren autoari, hamar bat aldiz. Ustezko erasotzailea zauritu dute.

Agenteak ubeldurak ditu. Biak Baionako Euskal Kostaldeko Erietxera eraman dituzte. Ez dute adierazi ea ustezko erasotzailearen zauriak larriak ote diren. Emakumeari deklarazioa hartu diote Baionako Polizia Etxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.