Estatu Islamikoarekin harremanetan egotea eta hari buruzko irudiak eta informazioa sare sozialetan zabaltzea leporatuta atxilotu dute gazte bat Balmasedan (Bizkaia). Marokoar jatorria du, Poliziaren esanetan, eta 22 urteko gizonezkoa da.
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, "terrorismoa bultzatzea" leporatu diote gazteari. Madrilen arabera, Estatu Islamikoaren atentatuak goratzeko baliatzen zituen sareak.