GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekide ohia jotzeagatik

42 urte ditu atxilotuak.

2014ko abenduaren 6a
12:12
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du gertatutakoaren berri. 42 urteko gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak genero indarkeria delitu bat leporatuta, bikotekide ohiari eraso egin diolakoan. Emakumea erietxean artatu dute.

Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, 17:00 aldera. Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, Barakaldoko etxebizitza batean andre bat jo zutela-eta. Bertara joan ziren poliziak, eta zaurituta ikusi zuten emakumea. Hark jakinarazi zien bikotekidea joan zitzaiola etxera eta, eztabaidan aritu eta gero, kolpe ugari eman zizkiola gizonak. Mehatxu ere egin zion.

Ertzaintzak ordu batzuk geroago topatu zuen biktimaren bikotekide ohia, eta atxilotu egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.