Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Barakaldon (Bizkaia), kalean bikotekide ohiari eta alabari eraso egin zielakoan. Bikotekide ohiak deitu zien ertzainei, erasoa jasan zuela salatzeko. Gizonak alabari lepotik heldu eta bultza egin ziola salatu zuen emakumeak. Lekuko batek emakumeak esandakoa berretsi zien ertzainei.
Villabonan (Gipuzkoan), bestalde, ertzainek 37 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean, emazte ohiaren urruntze agindua hausteagatik. Emakumearen etxearen inguruan antzeman zuten ertzainek gizona, andreak bikotekide ohia harengana gerturatu zela salatu eta gero.