30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Bilbon, neska-laguna bere borondatearen kontra atxikitzea eta jipoitzea leporatuta.
Ertzaintzak agertu duenez, goizeko ordubiak aldera jazo da erasoa, atxilotuaren autoaren barruan. Emakumeak ihes egitea eta larrialdietako telefonora deitzea lortu du. Hainbat ubeldu eta makatu zituen, eta , ondorioz, osasun zentro batean artatu behar izan dute.
Handik ordu batzuetara 30 urteko I.B.M. atxilotu dute, erasotzailea delakoan.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekidea atxikita izan eta jo duelakoan
Ubeldu eta makatuak zituen emakumezkoak, eta osasun zentro batean artatu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu